
Gasteizko Udaleko Topografia eta Kartografia Sailak lagatako irudia.
Ekialderantz (20. sektorea) eta mendebalderantz (21. sektorea) zabaldu eta gero, Jundizko Parke Enpresariala, hasieran 4.850.000 m2 zituelarik, orain 7.000.000 m2 ditu. Hantxe dira 500 enpresa baino gehiago eta 7.500 langile baino gehiago.
Gasteizko erdigunetik 6 kilometrora baizik ez dago. Gainera, kokaleku estrategikoa du, ondo komunikatuta baitago probintzia mugakideekin, Estatuko gainerako lurrekin eta Europako beste lurrekin. Izan ere, zuzeneko sarbideak ditu Estatuko 1. errepidera (Madril Irun errepidea).
Industrialdearen barruan daude Gasteizko Garraio Zentroa (CTV), RENFEren merkantzia geltokia, eta ibilgailuen azterketa teknikorako instalazioa. Eta errepidez 5 kilometrora baino ez, Forondako nazioarteko aireportua.
Gasteizko Udalak kudeatutako enpresen udal zentro batek eta Eusko Jaurlaritzaren industrialdeak ere errazten dute enpresa proiektu berriak instalatzea.
Jundizeko 21 Sektorea, airetik ikusita
Industria erakusgarritarako 170.000 m2 ko eremua du, N 102 errepidearen aurrean, merkataritza osagai handiko jardueretarako.
Zerbitzu eremu batek osatuko du, laster, han diren enpresek duten zerbitzu eskaintza: ostatuak, jatetxeak, banketxeen sukurtsalak, enpresentzako aholkularitza bulegoak, mediku zerbitzuak, haurtzaindegiak, kirolgunea…